Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa (Izar-eskola - Planetec)

01/06/2017 | 12:30h.

Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.

Lehendabizi, saioari izena paratzen dion pelikula proiektatzen dugu kupulan. Pelikula bakoitzak planetarioko lantaldeak propio egokitutako material didaktikoa dauka, ikasleek gelan bisitaldiaren aurretik edo ondotik lantzeko. Bigarren zatian aldiz, gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen diren astro eta konstelazio nabarmenenak ezagutuko ditugu. Azkenik, teknologiaren eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. Izan ere, “Planetec” tartea gaurkotasunezko gaiak lantzeko espresuki prestatu dugu gure Izar­-eskolaren bisitaldia osatzeko.

Saioaren pelikula: Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa - Haur Hezkuntza 3. maila

Informazio gehiago: Izar-eskola. Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. 

 
Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa (Izar-eskola - Planetec)

Precio: 4.00 €

Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online. Online erosteko aukera ekitaldiaren data baino 15 egun lehenago aktibatuko da webgunean. 

Boletín Planetario