Planetec: Zeru sakonean (Korrika 2017)

20/05/2017

Duración: 90 min.

Iruñeko Planetarioak eta Korrikak elkarlanean antolatutako jarduera. Zeru sakonean pelikula, zeruaren azalpena zuzenean eta gaurkotasun astronomikoa  biltzen dituen saioa. Publiko guztientzat.

Pelikula: Zeru sakonean (Deep Sky).
Gau izarratu bat ikustera ateratzen garenean, izarrak hondo beltzaren gainean ikusiko ditugu. Baina badakigu hor ere badaudela gure begiek ikusi ezin duten hainbat gauza. Unibertsoa zeharkatzen duen ibilbide bat proposatzen dizuegu, non gauden jakiteko eta gau beltzaren atzean, zeru sakonean, ezkutatzen direnak ezagutzeko. +info


Korrika 2017ren laguntzailea

Iruñeko Planetarioa Korrika 2017ren laguntzailea da. Sarreren erdiak Korrika 2017k banatuko ditu bere tonbolaren bitartez. Gainontzeko sarrerak planetarioko txarteldegian zein webgunean eskuratu ahalko dira. 

Planetec: Zeru sakonean (Korrika 2017)

Precio: 5.00 €

Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online. Online erosteko aukera ekitaldiaren data baino 15 egun lehenago aktibatuko da webgunean.