Zuhaixkak babesteko saio berezia

23/12/2017 | 11:00h.

Galaxiaren lorategiko zuhaixkak babesteko saio berezia. Sarrera librea da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

Galaxiaren Lorategia 2017 ekainaren 9an ateak ireki zituen, lehenbiziko babesletza fasearen ondoren. Tarte horretan hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek  300 zuhaixka baino gehiago babestu zituzten "kosmosaren lorezainak" bihurtuz. Jarduera horretan Lorategien Udal Zerbitzuaren aholkularitza zein Iruñeko Planetarioko irakasle-taldearen informazio galaktiko guztia lagun izan zuten.

2017ko udazkenean babesletzaren 2. faseari ekinen diogu, berriz ere lorategian jendearen parte hartzea bultzatuz. Beste behin ikastetxe, talde eta elkarteak zuhaixka bat babestera animatzen ditugu, eta eskariak kudeatu ondoren, talde desberdinen ordezkariak planetarioan eginen den hitzaldian parte hartuko dute. Ondoren lorategira aterako dira paseotxoa egitera eta euren zuhaixkaren ondoan argazkia ateratzera.

Babesletzak egun hauetan burutuko dira:

  • Abenduaren 23an, larunbata, 11:00tan (euskaraz).
  • Abenduaren 30ean, larunbata, 11:00tan, (gaztelaniaz).

Zure taldearen zuhaixka galdetegi honetan eska ezazu. (Talde bakoitzetik 5 ordezkarirentzat gordeko dugu tokia). 

info+

Zuhaixkak babesteko saio berezia
Boletín Planetario