Pertseiden gaua 2017 - Behaketa

12/08/2017

[AUTOBUSAK BETETA DAUDE] 

Behaketaren lekura joateko autobusak antolatuko ditugu. Eguraldia lagun izatea espero dugu, teleskopioekin udako zeruko zenbait objetu ikusi eta gure begiekin izar-iheskorrak zenbatzeko aukera izan dezagun. Zeregin horretan Red Astronavarra Sareako lagunekin arituko gara eta gora begira gauden bitartean, azalpen eta istorio mitologikoak tartekatuko ditugu.

  • Autobusak planetariotik 20:00etan aterako dira eta Iruñera itzultzeko 00:00etan aterako dira behaketa-lekutik. 
  • Berokia eta afaltzeko ogitartekoa ekartzea gomendatzen dugu. 
  • Behaketa tokira zuen kasa joan zaitezkete (behaketa publikoa eta doakoa da). 
  • Gogoan izan Arbayungo Arroila denon artean zaindu beharreko paraje naturala dela. 
  • Behaketa bertan behera geldituko balitz autobusaren dirua itzuliko da. 

Lotura interesgarriak:


GARRANTZITSUA

Planetec: Especial Perseidas 2017 saioaren sarrerak eta behaketara joateko autobusaren tiketak modu bereiztuan eskuratu beharko dira bi ekitaldi desberdin direlako. 

 

 

 

 

 

 

Pertseiden gaua 2017 - Behaketa

Prezioa: 7.00 €

Izen-emate bat pertsona bakoitzeko. 

Buletina