Lurraren bihotzetik izarretara

31/08/2017

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: Doan

Bisita gidatua Mendukiloko kobazuloetara, Aralarko San Miguel de Aralarrera bisita gidatua eta behaketa astronomikoa. 

Prezioa: 10€. Erreserbak Plazaolako Turismo Bulegoaren bitartez kudeatuko dira. 

Behaketan Red Astronavarra Sareako lagunekin eginen dugu. 

info+: 948 507 205 / 948 507 204

Kartela jatorrizko tamainuan ikusi


Datorren irailaren 16an, Aralar mendian originala, erakargarria eta interesgarria den hitzordua ospatuko da.

Mendizerraren erraietan hasiera duen bidaia proposatzen dizugu, Mendukiloko kobazuloetan (Astitz) hasten dena, hain zuzen ere. Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, espazio zerutarraren handitasuna eta ikusgarritasuna erakutsiz, izar-mantu baten azpian, Aralarko San Migeleko Santutegian bukaera izango du jarduerak. Hori guztia, San Migel Excelsis Santutegia gizakiaren eta natura beraren arteko harreman zoragarriaren ehunka urtetako lekuko delarik. Aralar delako ingurua berezia egiten duten sinezmenez, mitoz eta kondairaz betetako lekua da, non Santutegiaren eraikin ederrean dagoen goiaingeru santuarekiko debozioak leku garaia betetzen du.

Leku garaia izanik, Aralarrek, betidanik izan du garrantzi berezia; kasu askotan, balio sakratua eta errituala duelarik. Megalito, menhir eta milaka urtetako trikuharri eta eraikin aurrekristauetatik pasatuz, gaur egun ezagutzen den Erdi Aroko tenpluraino, Aralar lurra eta zeruaren arteko bat-egite puntua bezala hartzen da. Horrek, Mendukilo eta Aralarko San Migeleko Santutegia bisita erakargarri batean lotzeko oso argudio iradokitzailea eskaintzen digu.

Plaza mugatuetako eta aldez aurreko erreserbetako bisita gidatuak

Hiru kasuetan, azalpenez lagundutako bisita gidatuak egingo dira. Alde batetik, ikusentzunezkoa (kobazuloan eta tailer astronomikoan) eta bestetik, jarduera praktikoak (indar handiko teleskopioekin zeruaren behaketa barne hartzen duen tailer astronomikoa).

Plazak mugatuak dira eta eskaintza bi talderen artean gauzatuko da (bata erderaz eta bestea euskeraz). Talde bakoitzean, 40 pertsonako minimoa eta 50 pertsonako maximoa betetzea beharrezkoa izango da eta izena ematerakoan, hizkuntza zehaztu beharko da.

Aldez aurreko erreserba egin beharko da Lekunberriko Turismo Bulegoan (948 507 205 / 948 507 204 / oit.lekunberri@navarra.es) pertsona bakoitzeko prezioa 10€-koa delarik. Sarrerak, aipatutako bulegoan bertan hartu ahal izango dira irailaren 4tik (astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00, igandeetan 10:00-14:00), irailaren 16ra arte 17:30h baino lehen.

Hitzordua Mendukiloko kobazuloetan izango da 18:15-etan. Bertan, 18:30-tan izango da lehenengo bisita, ikusentzunezkoaz eta kobazuloaren bisitaz osatua dagoelarik (ordu bateko iraupena). Gero, Santutegira igo beharko da (kobazuloetatik 20km-tara) non 20:00-tatik Aurrera, otordu arina egiteko ordu bat eta laurdeneko tartea izango da. Bitartean, taldeka, Santutegiaren barnealdea ezagutzeko 20 minututako bisitak eskainiko dira. Zentzu horretan, Santutegiko taberna/jatetxea irekita egongo da, bokadilo, edari, kafe eta abarreko zerbitzua eskainiz.

Jarduera, Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatua izan da, Iruñako Planetarioaren, Mendukiloko kobazuloen, Aralarko San Migel Santutegiaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin.

OHARRA: Eguraldi txarra izatekotan eta zerua behatzeko zailtasunak izatekotan, behaketa astronomikoaren jarduera Santutegiaren barnealdera lekualdatuko da, non ikusentzunezko baten eta zerua begiztatzen lagunduko duten konexioen laguntzaz tailer praktikoa egingo da. Horretaz gain, beroki-arropa eramatea gomendatzen da (kobazuloan 8ºC-ko temperatura egiten du).

Lurraren bihotzetik izarretara

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.