Aurkezpena

Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Iruņeko Planetarioaren proiektu honek Obra Social "la Caixa", Caja Navarra Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren babesa du.

Fundaciķn Caja Navarra Obra Social La Caixa

Izar­-eskolaren helburu nagusia eskola­ curriculuma osatu eta garatzea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino dauden  maila  guztiak  bere  gain  hartuz.  Izar­-eskolak  izarrez  beteriko  zerua  erabiliz  ikasteko  prozesua jolasarekin lotzen du eta Astronomiaren bidez beste irakasgai batzuetara hurbiltzeko aukera eskaintzen du ere,  hala  nola  historiara,  literaturara,  arte  plastikoetara eta puri­purian  dauden  teknologietara. Ongi etorri izar-eskolara!

 

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan.
  • Gehienezko iraupena: 90 minutu

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 4€

  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Erreserba gure galdetegiaren bitartez egin behar da.
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue edo  online egiteko aukera dago ere.

PLANETARIOKO SAIOA

Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da.

Gure emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da: lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula  bakoitzak  planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  dauka,  ikasleek  gelan  bisitaldiaren  aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian aldiz,  gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik,  teknologiaren  eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. Izan ere, “Planetec” tartea gaurkotasunezko gaiak lantzeko espresuki prestatu dugu gure Izar­-eskolaren bisitaldia osatzeko.
 

2016-2017 IKASTURTEKO SAIOAK

Hemen duzue ikasturte honetako saioen zerrendaPelikula bakoitzaren fitxan zein hizkuntzatan eskaintzen den ikusi ahalko duzu. 
 

BISITALDIA OSATZEKO PROPOSAMENAK

ESKAINTZA BEREZIA - IZAR ESKOLA + HUMAN BODIES
combi_plane_bodies.png


Izar-eskola_2016-2017_ikasturtea.pdf

Buletina