Aurkezpena

Iruñeko Planetarioa 1993ko azaroaren 26an zabaldu zituen ateak eta gaur egun NICDO Enpresa Publikoaren baitan kokatzen da. Bere helburu nagusia zientzia-dibulgazioa da eta tresna nagusi gisa zeru izarratua erabiltzen du. Iruñeko Planetarioak sortzen dituen ekoizpenak Espainiako zein mundu osoko planetarioetan ikusgai daude eta zentruak adin guztientzat zuzendutako izaera desberdina duten jarduerak eskaintzen ditu: hitzaldiak, ikastaroak, kongresu edo batzarrak, erakusketak, ekitaldiak, tailerrak, kontzertuak, mintegiak... Horiekin guztiekin agerikoa da Zientziaz harago Kulturaren bilgunea ere badela planetarioa.

Iruñeko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerek Obra Social "la Caixa" eta Fundación Caja Navarraren sustapena dute.

Eraikinean adreilu gorria nagusitzen da eta tamainu handiko zilindro eta paralelepido batez osatua dago. Planetarioa Yamaguchi Parkean kokatzen da eta espezie desberdinetako zuhaitzez osatutako lorategi japoniar eder batez inguraturiik dago, hain zuzen ere Iruñearekin senidetua den hiriari keinu eginez.

Planetarioak 3.688 metro² azalera erabilgarria du. Erdisotoan (1.723 m²) tailerren gela, bi ikastela eta liburutegia kokatzen dira. Bestalde, lehen solairua (1.945 m²) erabilera anitzeko harreraren inguruan antolatuta dago eta bertan proiektzio gela, erakusgela nagusia, denda eta hitzaldi aretoa daude.

 

PLANETEC.  Izarrak · Teknologia · Zirrarak

Planetec hitza eskaintzen ditugun jarduera eta ekitaldi berritzaileenak adierazteko erabiltzen dugu. Planetec betiko planetarioa da, baina teknologiaz berriturik zirrara eta sentsazio berriak sortzeko nahia duena.

  • Planetec...  ZIENTZIA-DIBULGAZIOA da
    Teknologia berriak baliatuz zientzia-dibulgazioa eta zientzia-prestakuntza bultzatzen dugu  ondorengo jardueren bitartez: Izar-eskola, hitzaldiak, ikastaroak, zientzialari txikientzako tailerrak eta eskarien neurrira egokitutako ekintzak.  Ekintza hauek guztiak  astronomian eta esperimentazioan oinarrituta daude.
     
  • Planetec… PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA da
    Egungo teknologiak baliatuz eta jolasaren bidez ikasteko aukera emanez, oraingo eta etorkizuneko erronkak landuko ditugu robotika, programazio, diskurtso-konektatu, 3D inpresio, errealitate birtuala eta gisakoen bitartez.
     
  • Planetec… PRESTAKUNTZA DIGITALA da
    Iruñeko Planetarioko jarduerek modu transbertsalean gaitasun digitalen hobekuntza bultzatzen dute. Alde batetik, Tornamira Aretoko berrikuntza digitalari esker Izar-eskola eraberritu dugu eta zuzeneko saioen ondotik Planetec tartea eskaintzeko aukera dugu ere. Bestetik, familiakide guztientzako aproposak diren hitzaldi eta tailerrak eskaintzen ditugu.  
     
  • Planetec…NEURRIRA EGINDAKO EKITALDIA da
    Zure ekitaldia neurrira egiteko aukera dago. Proposamen harrigarri eta bereziak prestatu ahal ditugu: aurkezpen komertzialak, ospakizunak (urteurrenak, urtebetetzeak...), biltzarrak, kontzertuak, antzerkia... Emaiguzu zure ideiaren berri eta izarpean aurkeztuko dugu.
     

ISO 9001:2008 Kalitatearen Kudeaketarako Sistema

Iruñeko Planetarioa "Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L (NICDO S.L.)" antolakuntzaren barnean kokaturik dagoen heinean UNE-EN ISO 9001:2008 Arauaren arabera kalitatearen kudeaketarako sistema erabiltzen du.

 

Nabarmenduak

Sarrerak erosi Multimedia
Buletina