Eskaintza berezia

IZAR ESKOLA + HUMAN BODIES

Izar-eskolara bisitan datozenentzat promozio berezia martxan jarri dugu Baluarten dagoen Human Bodies erakusketara joateko. Berez 5€ko prezioa duen jarduera 3€ren truke ikusi ahalko dute planetariora etorri diren edo etortzekoak diren taldeek. 


 

Zertan datza Human Bodies bisitaldia?​

HUMAN BODIES erakusketa hezigarria da. Bisitariek giza gorputzean barrena bidai zirraragarria bizi ahalko dute 12 gorpu oso-osorik eta banakako 150 organu ikusiz. Horien bitartez, bertaratzen direnek gure organismoa inoiz ez bezala ezagutzeko aukera izanen dute.  

HUMAN BODIES erakusketa ikusten duten ikasleek anatomiari buruzko klase ahaztezina biziko dute. Plastinazio teknika aurreratuenek 3D eta pieza errealekin gure barruan daramagun bizitza liluragarria isladatzen dute, izen bereko telebistako serie mitikoaren irakaspenen bidea jarraituz. 

Musealiako talde pedagogikoak eta Procidisek (Érase una vez... El Cuerpo Humano telesaileko sortzailea) 2 urtez lan egin dute esperientzia hau sortzeko, gazteenei euren osasuna zaintzeko zein gaixotasunak ekiditeko baliabideak eskainiz eta tabakismo, alkoholismo, obesitate… etabarren eragileekin zerikusia duten ohitura txarrak baztertzeak dakarren garrantziaz jabetzeko. 

HUMAN BODIES erakusketan ikusgai dauden gorputz eta organu guztiak errealak dira. 

Audiogida lau hizkuntzatan eska daiteke: gaztelania, euskara, ingelera eta frantsesa.

Noiz?
HUMAN BODIESen bisitaldia Planetarioko bisitaldiaren egun  berean edo beste batean egin datieke. Erakusketaren azken eguna 2017ko apirilaren 9a izanen da.  

Zer egin behar dut promozioa eskuratzeko? 
Behin izar-eskolako bisitaldirako izena eman duzula, gisa honetako baieztapen mezu bat jasoko duzu. Prozedura oso erraza da. Zure konfirmazioaren posta elektronikoa info@musealia.net helbidera berbidali ezazu eta helbide horretatik kudeatuko dituzte sarrerak. 

Izar-eskola/Escuela de Estrellas/School of Stars jarduerari buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzu. 

Eskaintza berezia
Buletina