Galaxiaren Lorategia

AGENDA> Udan lorategia bisitatzeko jarduera

AURKEZPENA

Zientzia eta ingurumen-dibulgazioko proiektua. Hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek parte hartu dute jarduera honetan.

Iruņeko Udalak Planetarioaren laguntzarekin lorategi berezi bat eraiki du Yamaguchi Parkean. Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako 500 zuhaixka baino gehiagok Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin. 

Iruņeko Galaxiaren Lorategia

 

Hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteei "kosmosaren lorezainak" izateko gonbitea luzatu genuen. Bide horretan, Lorategien Udal Zerbitzuaren aholkularitza zein Iruņeko Planetarioko irakasle-taldearen informazio galaktiko guztia izan dute. 


 


AURKITU ZURE ZUHAIXKA! 

Zuhaixka bat babesteak ikastetxe, talde edo elkarteen izena Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako landareari ematean datza. Zenbait talde zuhaixka landatzera etorri dira eta beste batzuk ordezkatutako babesletza hautatu dute, modu honetan, zuhaixkaren landaketa udaleko zein planetarioko langileen eskuetan utziz. Ereduaren jatorrizko sortzailea Jon Lomberg da eta egokitzapena Udalaren Lorategietako Zerbitzuak gauzatu du. 

Iruņeko Galaxiaren Lorategia. 

 

Urritik aitzin, babesletza berriei bidea emanen diegu. Bitartean, gure buletinean izena emanez gero, prestatzen ditugun jarduera guztien berri izanen duzue.