Bostiren mundua

es eu

Bosti zeruan bizi den bost punta dituen izarra da. Harekin jostatzen eta ikasten arituko gara. Asmakizunak, kantak, dantzak, jolasak... aurkeztuko dizkigu eta ibilaldi bat egiteko tartetxoa ere izanen dugu. Ongi etorri Bostiren mundura!

Iraupena: 50 min.


Youtube:

Abestiak:

Bosti izarrak planetariorat agertzen diren haurrekin jolastea maite du. Bere lagun den Hartzarekin asmakizunetan arituko gara, Ilargia aldakorra dela erranen digu eta seaska kanta bat abestiko diogu gure sateliteari. Zenbakiak eta koloreak ikasiko ditugu ere eta Tornamira aretoa erruleta erraldoi batean bihurtuko da une batez. Egunez ibilaldi bat eginen dutu eta gauez zeruko marrazkiak diren konstelazioak ezagutuko ditugu ere.

A Coruñako Casa de las Cienciasen laguntzarekin sortutako pelikula honetan Ana Hernándezek jarri zion ahotsa gure izarrari; Raúl Manzanalek animazioak sortu zituen eta abestien letrak Fernando Jáureguiren lana izan zen. Musika guztia Joxan Goikoetxeari zor diogu.


TALDEENTZAKO PELIKULAK

Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.

Bostiren mundua

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.