Izen-ematea

Zuhaixkak babesteko 2. fasea martxan da eta lorategian jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Beste behin ikastetxe, talde eta elkarteei zuhaixka bat babestera animatzen ditugu, eta eskariak kudeatu ondoren, talde desberdinen ordezkariak (5 pertsona talde bakoitzeko) planetarioan eginen den hitzaldian parte hartuko dute. Ondoren lorategira aterako dira paseotxoa egitera eta euren zuhaixkaren ondoan argazkia ateratzera.

Babesletzak egun hauetan burutuko dira:

  • Abenduaren 23an, larunbata, 11:00tan (euskaraz).
  • Abenduaren 30ean, larunbata, 11:00tan (gaztelaniaz).


Jarduera (hitzaldia+babesletza) doakoa izanen da eta ordu bat iraunen du gutxi gora behera. Gelaren eserlekuak mugatuak direnez eskariak iritsiera-ordenean kudeatuko dira.

Zuhaixka babesteko bi eredu mota daude. Aurrez-aurreko babesletza (planetarioko ekitaldira etortzea eskatzen duena) eta babesletza ordezkatua ( bertaratu ezin direnentzat). Planetariora etortzea erabakitzen dutenentzat, 5 eserleku gordetuko ditugu talde bakoitzeko (eguna iritsita gelan tokia libre badago, pertsona gehiago sartu ahalko dira).  Eskaera-galdetegian babesletza mota hautatu beharko da, eta etorri ezin direnen kasuetan, lorezainek edota planetarioko langileek parte hartuko dute argazkian (lehenbiziko fasean egin bezala).

Zalantzarik baduzu edo jarduerarako erreserbatu duzun data aldatu nahi izanez gero idatzi mezu bat jardindelagalaxia@pamplonetario.org helbidera. 

 

Taldearen datuak

Erreserba datuak





15/1999 legeko 5 artikuluk datu-hartzearen informazio eskubidea arautzen du eta hori betetze aldera, jakin, zuregandik bildu diren datu pertsonalak Iruñeko Planetarioak kudeatzen duen fitxategi automatiko batera pasako direla, horren ardura Iruñeko Planetarioak bere gain hartuz. Datu-hartzeak duen helburua bezero zein hornitzaileen izen-ematearen datuak jasotzea da. Zuk jardun dezakezu datuak sartzeko eskubideetan, zuzenketan, indargabetzean eta oposizioan abenduaren 13ko 15/1999 legeak zehaztutako kasuetan. Eskudibe horiek bermatzeko Iruñeko Planetarioan fitxategien arduraduradunari zuzendu ahal zara Sancho Ramirez Kalea z/g. 31008 Iruñea helbiderat idatziz.