Jardun atalak hainbat diziplinarekin kontaktuan jartzeko aukera dakar berarekin eta horretarako iraupen desberdineko jarduerak proposatuko dira. Bidearen zati bat egina dago agendan dauden ohiko ekintzen bitartez, baina gauza berriak prestatzen ari gara.
FIRST LEGO League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu beharko dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Programa honek ideia eta abilezia berrien garapena zenbait baloretan oinarritzen, ditu, eta innobazioa, ideiak gizartean eragitea, inklusioa eta talde lana bultzatzen ditu, parte hartzaileen dibertimentuarekin batera.
Cansat - Europako Espazio Agentzia: CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. STEM Planetak ekimen honen eskualdeko fasea antolatzen du.
iGEM - Biología Sintetikoa: iGEMerrak mundu hobea eraikitzen ari dira biologia sintetikoaren eskutik. iGEM Lehiaketak urtero 6.000 ikasle talde desberdinetan elkartzen ditu euren inguru hurbilean dauden erronka berezituei elkarlanean irtenbideak bilatzeko gogoz. Taldeek mundu errealeko arazoei aurre egiten diete eta, halaber, aipatzekoa da iGEMek biologia sintetikoaren oinarriak ezartzen dituela estandarizatutako zatiekin eta kode irekiko teknologia eskaintzen du, 20.000 zati genetiko estandarizaturekin batera.
TEKNOZIENTZIA: STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) proiektuen azoka da. Bertan, Bigarren Hezkuntzako ikasle gazteek ikasturtean zehar egin dituzten lanak jendeari erakusten dizkiete, irakasleek eta ikertzaileek lagunduta. Proiektu horiek bizitza errealeko egoerei erantzuten diete, arazo edo galdera zehatzei irtenbidea bilatuz. Teknozientzia, duela urte batzuetatik, Euroeskualdearen laguntzarekin (Euskadi, Akitania Berria eta Nafarroa) egindako eta Elhuyar Zientzia Azokak koordinatutako zientzia eta teknologia azoken sare baten parte da.