Kongresuak

Iruñeko Planetarioan jende kopuru desberdinak izan ditzaketen Biltzar, Hitzaldi, Jardunaldi edo Mintegiak egin daitezkte. Horiek gauzatzeko erabilera anitzeko aretoak ditugu, aldi berean osoko bilerak, tailerrak, bilerak eta ekintza paraleloak programatzeko aukera eskainiz.

Sarreran dagoen gunean formatu desberdineko erakusketak, aurkezpenak edo produktu/zerbitzuen erakustadiak egin daitezke. Era berean, biltzarrari lotuta dauden stand eta ferien kokalekua izateko prestatuta dago.

Planetarioko berezko jarduera ere kongresuetan txertatzeko aukera dago, zientzia eta teknologia lotuz. Modu honetan, biltzar pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, hurbiltzen diren batzarkideei izarrez beteriko ekitaldia eskainiz. Ildo honetan,  kongresu edo biltzarrak Tornamira gelako kupula izarratuaren azpian egiteko aukera dago bertaratzen direnei ingurune goxo eta berezia eskainiz. Aurkezpenaren bukaeran, adibidez, zeruaren azalpena zuzenean egin dezakegu, kupula erraldoiaren baitan Ilargi, izar, eta konstelazioetan murgilduz.

Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez gurekin harremanetan 948 26 26 28 telefonoan edo bidali zure proposamena comercial@pamplonetario.org posta elektronikora.