Abuztuaren 12ko Pertseidak ikusteko programazio berezia

2017/08/01

Arratsaldean Pertseiden zerua ezagutuko dugu planetarioko kupulan eginen den Planetec: Especial Perseidas 2017 izeneko saioan eta ilunabarrean, urtero bezala,  Arbaiungo Arroileko miradorean behaketa eginen dugu.

Arratsaldean izar-iheskorren zaparrada ezagunenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Planetec: Especial Perseidas 2017 izeneko planetarioko aretoan. Helburua zerua ezagutu eta errepasatzean izanen da, iluntzean  Red Astronavarra Sareako lagunekin eginen dugun behaketan oinarri batzuk izateko. Arratsaleko saioa 18:00etan hasiko da eta publiko guztiei zuzenduta dago (gaztelaniaz izanen da). 

Abuztuaren erdialdean nabarmentzen diren izar-iheskorrak Done Laurendiren malkoen gisan ezagutzen ditugu ere. Funtsean ez dira ez inoren malko, ezta izarrak ere. Kometa batek utzitako arrasto txikiek osatzen dituzte, hauek gure atmosferaren talka kontra egin eta erretzen direnean. 

Arratsaldeko 20:00etan Iruñeko Planetariotik Arbaiungo Arroileko miradorerantz abiatuko gara. Han, Astronavarrako lagunak zain izanen ditugu teleskopioekin. Izan ere, zeruko hainbat astro behatzea espero dugu izar-iheskorrak zenbatu bitartean. Istorio mitologikoak kontatuko ditugu, bitxikeriak... gau izarratuaz gozatzen dugun bitartean, eta eginkizun horretan eguraldia lagun izatea espero dugu. 

Behaketa publikoa eta doakoa izanen da, bakoitza nahieran hurbildu daiteke. Hala ere, kontutan hartuta Arbayungo Arroila denon artean zaindu beharreko paraje naturala dela, planetariotik zenbait autobus antolatu ditugu. Horietan plaza erreserbatu ahal izateko eman izena lotura honetan

Planetec: Especial Perseidas 2017 saioaren sarrerak eta behaketara joateko autobusaren tiketak modu bereiztuan eskuratu beharko dira bi ekitaldi desberdin direlako. 

Egizue desioen zerrenda eta zatozte gurekin gauaz gozatzera! 

Abuztuaren 12ko Pertseidak ikusteko programazio berezia

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.