Galaxiaren lorategia: abian da zuhaixkak babesteko bigarren txanda

2017/11/20

Galaxiaren Lorategia 2017 ekainaren 9an ateak ireki zituen, lehenbiziko babesletza fasearen ondoren. Tarte horretan hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek  300 zuhaixka baino gehiago babestu zituzten "kosmosaren lorezainak"bihurtuz. Jarduera horretan Lorategien Udal Zerbitzuaren aholkularitza zein Iruñeko Planetarioko irakasle-taldearen informazio galaktiko guztia lagun izan zuten.

2017ko udazkenean babesletzaren 2. faseari ekinen diogu, berriz ere lorategian jendearen parte hartzea bultzatuz. Beste behin ikastetxe, talde eta elkarteak zuhaixka bat babestera animatzen ditugu, eta eskariak kudeatu ondoren, talde desberdinen ordezkariak planetarioan eginen den hitzaldian parte hartuko dute. Ondoren lorategira aterako dira paseotxoa egitera eta euren zuhaixkaren ondoan argazkia ateratzera.

Babesletzak egun hauetan burutuko dira:

  • Abenduaren 23an, larunbata, 11:00tan (euskaraz).
  • Abenduaren 30ean, larunbata, 11:00tan, (gaztelaniaz).


Jarduera (hitzaldia+babesletza) doakoa izanen da eta ordu bat iraunen du gutxi gora behera. Gelaren eserlekuak mugatuak direnez eskariak iritsiera-ordenean kudeatuko dira.

Zuhaixka babesteko bi eredu mota daude. Aurrez-aurreko babesletza (planetarioko ekitaldira etortzea eskatzen duena) eta babesletza ordezkatua ( bertaratu ezin direnentzat). Eskaera-galdetegian babesletza mota hautatu beharko da, eta etorri ezin direnen kasuetan, lorezainek edota planetarioko langileek parte hartuko dute argazkian (lehenbiziko fasean egin bezala). 

Zuhaixka eskatzeko galdetegia

Informazio gehiago

Galaxiaren lorategia: abian da zuhaixkak babesteko bigarren txanda

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.