Osatu bisitaldia

Planetariora zatozela aprobetxatuz Izar­-eskolako bisitaldia osatu eta gurean denbora gehiago pasatu nahi baduzue, zenbait aukera eskaintzen ditugu. Oro har proposamen zientifiko­-teknologikoak dira, Planetec kontzeptuaren baitan landuko ditugunak.

Planetei buruzko saioa

2006. urtean Nazioarteko Astronomia Elkargoak “planeta” kontzeptua berdefinitu zuen. Hezkuntza-ziklo bakoitzera egokituz kontzeptu berria landuko dugu: zein baldintza bete behar ditu astro batek planeta bat izateko? Zer da nano-planeta bat? Eta satelite bat? Eguzki Sisteman objektu desberdinak aurki ditzakegula ikusiko dugu. 

Behin "arauak" finkatzen ditugula,  Eguzki Sistemako planeten ezaugarriei buruz solastatuko gara: tamainua, osagaiak, masa, erakarpen indarra, kanpoko ezaugarriak, sateliteak... eta azkenik, eskalak erabiliz kokatuko ditugu, Eguzkiarekiko zer nolako distantzietara dauden ulertzeko. 

Saio gehigarri hau ikus­-entzunezko proiekzioekin lagunduta eginen dugu diziplina anitzeko ingurune batean.

 

 

 

es eu

info


Programazio eta robotikan lehen urratsak emateko saioa

Saio hau momentuz gaztelaniaz eskaintzen dugu. Euskaraz izatea nahi baduzu, idatzi talleres@pamplonetario.org helbidera edo erreserba fitxategiko "oharrak" atalean aipatu eta zuen eskaria betetzeko ahaleginak eginen ditugu.

Programazio eta hezkuntza-robotikan lehen urratsak emateko saioan robot baten oinarrizko funtzionamendua erakutsiko da (bai modu birtualean, pantailan, zein modu fisikoan). Robotarekin nola komunikatu irakasteaz gain, bere  programazio eta pentsamenndu konputazionalaren egitura sinpleenak argituko dira. Ikasleentzat ezagunak diren agertoki ezagunak erabiliko dira (hiri bat, internet bera...) eta horietan  planteatzen diren problema errealak robotaren programazioaren bitartez ebatzi beharko dituzte. 

Saioa LEGO Mindstorm softwareare, Enchanting (robotikarako Scratchetik datorren programazio-lengoaia) edo Scratchekin egin daiteke ikasleen adinaren arabera eta zentruaren beharren arabera. 

 

 

es

info


Internet eta sare sozialak. Zure identitate digitala.

Saio hau momentuz gaztelaniaz eskaintzen dugu. Euskaraz izatea nahi baduzu, idatzi talleres@pamplonetario.org helbidera edo erreserba fitxategiko "oharrak" atalean aipatu eta zuen eskaria betetzeko ahaleginak eginen ditugu.

Internet eta sare sozialen kudeaketa probetxugarria ezagutzeko tailer praktikoa ikasleen adinari eta beren Sareko ezagutzei egokitua. Trena horien erabilera egokia bultzatuko da Interneten dauden arrisku eta aukerak zeintzuk diren ikasten duten bitartean. Konektatzen garen bakoitzean norberaren identitate digitala garatzen ari garela azpimarratuko da. 

Interneten edukiak partekatzerako orduan kontutan hartu beharreko konexio seguruak, norberaren gaineko ezagutza eta erabilera egokientzako jarraibideak erakutsiko dira. 

Ikasleen adina eta beren ikastetxearen arauen arabera saioa egokituko dugu eta beren sakeleko telefonoak erabiltzeko aukera izanen da tailerrean ikasitakoa praktikara eramateko. Halaber, offline tresnak ere baliatuko dira, hala nola albisteak, inkestak, bideoak edo eztabaida eta hausnarketarako bidea ematen duten jarduerak. 

 

es

info

Buletina