Planetarioko Pelikulak

Planetarioko pelikulak Tornamira Aretoko kupula erraldoian ikus daitezkeen ikus-entzunezko proposamenak dira. Pantailan proiektatzen diren irudiek murgiltze-sentsazio paregabea sortzen dute eta  ikus-entzuleari pelikularen eszena bakoitzaren barnean dagoela irudituko zaio une oro.

Adin guztientzat zuzendutako pelikulak ditugu eta gure agendan momentuko karteldegiaren berri izanen duzue. Agendaren baitan planetariora etorriko zareten egunean klik egitea aholkatzea dizuegu eguneko programazioa zehatz mehatz ikus dezazuen. Izan ere, batzutan pelikularen emanaldia zeruaren zuzeneko azalpenarekin uztartzen dugu, saioa borobiltzeko. Halaber, tarteka “planetec” izeneko aukera ikusiko duzue eta horietan pelikula+zeruaren zuzeneko azalpena+astronomia alorreko azken albisteak bilduko ditugu.

TALDEENTZAKO PELIKULAK

Planetariora taldean etortzeko asmoa baduzue, ikusiko duzuen pelikula hauta dezakezue eta horretaz gain, zeruraren azalpena ere eska dezakezue (hau guztia gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera izanen da). Bidal iezaguzu zure proposamena galdetegi honen bitartez.

Eskola edo ikastetxe baten arduraduna bazara, kontsultatu Izar-eskolaren eskeintzen ditugun saioak.

 

Publiko orokorra

Haurrendako pelikulak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.