Ezagutu Galaxiaren Lorategia!

2017/06/30

Galaxiaren Lorategia zabaldu zen eguneko 360º bideoek lorategian murgilduko dute erabiltzailea eta uztailaren 28tik aitzin Galaxiaren Lorategia ezagutzeko jarduera proposatzen dugu. Saioak ostiralero eginen dira, publiko guztientzat zuzenduta daude eta doakoak izanen dira. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. 

Esne Bidearen dimentsioak ezagutuko ditugu bere ezaugarri nabarmenekin batera, eta gure galaxian aurki ditzakegun elementuei buruz ere arituko gara. Informazio gehiago lotura honetan aurkituko duzue.

Bitartean, 360ºko bideotxo hauek hemen dituzue. Sartu eta zulo beltzaren ingurura sartuko zarete...

 


Informazio osagarria: 

 

Ezagutu Galaxiaren Lorategia!

Zerrendara itzuli

Buletina